26 OCT. 2023 - 20:00h Goizegi jaiotako haurrentzat onuragarria da familia elebidunetan bizitzea Familia-ingurune elebidun batean goizegi jaiotako haurrek elebakarrek baino gaitasun kognitibo eta trebetasun hobeak garatu ahal izango lituzkete arrakasta akademikorako. Floridako Nazioarteko Unibertsitateak (FIU) egindako ikerketa baten ondorioa da. Haur euskaldunak elebakarrak baino hobeto moldatuko lirateke egoera honetara. (Guillaume Fauveau) NAIZ Floridako Nazioarteko Unibertsitateak (FIU) egindako ikerketa batek ondorioztatu duenez, pediatrak ugarik kontrakoa adierazi arren, familia elebidunetako kideak izatea onugarria da goizegi jaiotako umeentzat, gaitasun kognitiboak garatzen laguntzen dielako.Ikerketak, asteazken honetan ezagutzera emandakoak, haur goiztiarren bi talde alderatu zituen: haur elebidunak eta hizkuntza bakarra hitz egiten zutenak.Talde elebidunak emaitza hobeak lortu zituen proba kognitibo batean, antolaketa, zehaztasun eta erantzuteko denbora hobea erakutsiz eta, haur elebakarrekin alderatuta, «arrakasta akademikorako trebetasun garrantzitsuak» erakutsi zituzten.Ikerketa ‘Advances in Neonatal Care aldizkarian’ argitaratu da, eta osasun-arloko profesionalek onartu ohi duten teoria gezurtatzen du. Honen arabera, komeni da «behar baino lehenago jaiotako haurrekin hizkuntza bat baino gehiago ez hitz egitea», oroitarazi du Caroline Gillensonek, FIUren ikerketaren egile nagusiak.«Gure aurkikuntzek erakusten dute elebitasuna esku-hartze goiztiarreko estrategia bat izan daitekeela, garaia baino lehen jaiotako haurren funtzionamendu exekutiboa indartzen laguntzeko», adierazi du Gillensonek, FIUren Haur eta Familientzako Zentroko Zientzia Klinikoen Programakoak (CCF).Behar baino lehen jaiotzen diren haurrek funtzionamendu kognitibo eskasa izateko arrisku handiagoa izaten dute, hala nola arreta jartzeko, planifikatzeko, gogoratzeko, erabakiak hartzeko eta zeregin bat egiteko orduan. Floridako ikertzaile hauen ustez, hau dela «ideia okerrak sortu» izanaren arrazoietako bat.Ikertzaileek 6 eta 7 urte bitarteko 17 umek osatutako talde txiki bat aztertu eta jarraitu zuten, oso goiz jaioak (35 aste bete baino lehen), pisu gutxirekin eta ospitaleko egonaldi luzeekin Jaioberrien Zainketa Intentsiboetako Unitatean (UCIN).Zortzi haur elebakarrak ziren eta beste bederatzi haurrek, ordea, bi hizkuntza hitz egiten zuten: ingelesez eta gazteleraz.Ikerketaren arabera, «garaia baino lehen jaiotako haur elebidunak zehaztasun handiagoz eta aldaketa gehiago izan zituzten, garaia baino lehen jaiotako haur elebakarrek baino».Laginaren tamaina txikia bada ere, aurretiazko datu horiek mundu errealean eragina dute, eta «argi uzten dute elebitasunak zer abantaila ekar diezazkiekeen haur goiztiarren funtzionamendu exekutiborako gaitasunei». Pediatren aholku okerraHaur goiztiar elebidunen beste abantaila gehigarri batzuk «arrazoiketa espaziala» (objektuak hiru dimentsioko mundu batean nola mugi daitezkeen ulertzea) eta «kontzientzia metalinguistikoa» (hizkuntzaren izaerari buruz kontzienteki hausnartzeko eta arauak eta ereduak aurkitzeko gaitasuna) dira.«Zoritxarrez, beharreko garaia baino lehen jaio zen haur bat duten guraso askok kontatu digute beren pediatrek etxean ama-hizkuntza erabiltzeari uzteko aholkua eman zietela. Esan zitzaien ingelesa bakarrik erabiltzeko seme-alabekin», nabarmendu du Melissa Baraltek, FIUko psikolinguistika irakasleak eta estudioaren egileetako batek.Baraltek ikerketa hau «gurasoek eta osasun-profesionalek elebitasunak haur goiztiarren garapenerako trebetasunak sustatzean dituen abantailak aprobetxatzeko dei bat» bezala baliagarri izatea espero du.