15 NOV. 2023 - 06:10h Muskuilu gainerreak Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo muskuilu, tipula bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, piper gorri erdia, 200 g kuiatxo, 80 g hirugihar, ardo zuria, olioa, gatza, piper gozoa, ogi birrindua. Zailtasuna 21. Garbitu ondo muskuiluak, duten bizarra kendu eta aizto batekin oskola karraskatu.2. Muskuiluak eltze batean jarri, estali eta egosi, muskuiluak ireki arte.3. Muskuiluak atera eta oskola bat kendu. Salda xukatu eta gorde.4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.5. Txikitutako piperrak eta kuiatxoa gehitu eta erregosi. 6. Zurrusta bat ardo eta salda gehitu eta erregosi, likido guztia galdu arte. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi. Koilarakadatxo bat piper gozo bota.7. Muskuiluen gainetik banatu eta gainetik ogi birrindua bota.8. Labe beroan sartu, 200 gradutan, eta gainerre. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo muskuilu, 5 baratxuri ale, 500 g tomate heldu, oreganoa, ogi birrindua. Zailtasuna 21. Muskuiluak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Tomateak zuritu eta birrindu. Baratxuriei gehitu eta erregosi. Behar adina gatz eta oregano bota.4. Muskuiluen gainetik banatu eta ogi birrindua bota. Gainerre.