GAIAK

Arroz fideoak txipiroiekin


LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g arroz fideo, 400 g txipiroi, 2 porru, 2 baratxuri ale, kaiena bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Arroz fideoak uretan 15 minutuz beratzen utzi. Ondo xukatu.
2. Zartagin handi batean edo wok batean tiratan moztutako porrua eta txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su ertainetan.
3. Txipiroiak barrutik eta kanpotik ondo garbitu eta tiratan moztu. Barazkiekin batera jarri eta pixka bat arin erregosi.
4. Azkenean fideoak eta kaiena gehitu eta 2 minutuz arin erregosi. Kaiena pikante kantitatearen arabera bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g arroz fideo, tipula erdia, azenario bat, 3 hosto pak-choi, 150 g shiitake, 400 g txipiroi, soja saltsa, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2             

1. Arroz fideoak uretan 15 minutuz beratzen utzi. Ondo xukatu.
2. Zartagin handi batean edo wok batean tiratan moztutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su ertainetan.
3. Tiratan moztutako azenarioa, pak-choia eta shiitakeak gehitu eta erregosi.
4. Txipiroiak barrutik eta kanpotik ondo garbitu eta dadotan moztu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
5. Azkenean fideoak eta zurrusta bat soja saltsa gehitu eta 2 minutuz arin erregosi.