20 DéC. 2023 - 06:15h Ostrak zitrikoekin Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat16 ostra, 2 baratxuri ale, limoi bat, lima bat, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Baratxuriak ondo txikitu. 2. Limoiaren eta limaren erdiaren azala birrindu. 3. Limoiari eta limari zukua atera.4. Zukuak, baratxuriak, azalak, 100 ml olio eta txikitutako perrexila irabiatu.5. Plantxa berotu eta ostrak, ireki gabe, olio pixka batekin erre alde batetik, lurruna eta burbuila bota arte. Goiko oskola kendu eta gainetik saltsa bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat 16 ostra, laranja erdia, mandarina erdia, pomelo erdia, 200 ml cava, 20 g azukre, jengibre pixka bat, haziak. Saltsa: 75 ml olio, 12 ml ozpin, 20 g trufa, gatza. Zailtasuna 21. Laranja, mandarina eta pomeloa zuritu. Atalak atera eta azala kendu.2. Cava, azukrea eta jengibre pixka bat nahasi. Frutak bertan sartu eta 40 minutuz beratzen utzi.3. Trufa txikitu eta saltsaren osagaiekin irabiatu.4. Ostrak ireki eta oskolatik askatu. Oskolan bertan bere saldarekin utzi.5. Ostrak azalarekin olio pixka batekin plantxan erre, likidoan burbuila txikiak atera arte.Plateretan ostrak jarri, azalarik gabe, eta gainetik saltsa bota. Frutarekin eta haziekin lagundu.