GAIAK

Behi-azpizuna patata milorrirekin


Osagaiak 4 lagunentzat
700 g behi-azpizun, olioa, gatza, piperbeltz beltza.  Patata milorria: 400 g patata, 150 g porru, 50 g gazta urdin, 200 ml esne-gain, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Saltsa: koilarakada bat Modena ozpin, koilarakada bat azukre, 250 ml salda, gatza.

Zailtasuna                       3

Patata milorria:
1. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Urarekin estali, 14 minutuz egosi eta xukatu.
2. Porrua garbitu eta zerrendatan moztu. Olio pixka batekin erregosi, su eztitan. Xukatu.
3. Esne-gaina, porrua eta gazta nahastu. Behar adin gatz eta piperbeltz beltz bota.
4. Molde bat gurinez igurtzi eta patatak jarri. Aurreko nahasketarekin estali.
5. Labe beroan sartu, 220 gradutan, 10-15 minutuz,  berotu eta gorritu arte.
Behi-azpizuna:
1. Azpizuna lau zatitan moztu. Gatza eta piperbeltz beltza bota.
2. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta azpizunak bi aldeetatik gorritu, ez egin gehiegi. Atera eta azpil batean jarri.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz gutxi gorabehera.  
4. Zartagin bertatik olioa kendu eta azukrea bota. Berotu karameloa egin arte.
5. Ozpina eta salda bota eta eragin. Egosi, saltsa pixka bat loditu arte.
Azpizuna xerratan moztu, plateretan jarri eta gainetik saltsa bota. Ondoan patata milorriaren zatia jarri.