GAIAK

Bakailaoa saltsa-perretxiko beltzarekin


Osagaiak 4 lagunentzat
200 g-ko 4 bakailao puska. Saltsa: 2 tipulatx, baratxuri ale bat, 500 g saltsa-perretxiko beltz, 100 ml salda, olioa, gatza. Boniato purea: 600 g boniato, 50 ml esne-gain, kurrya, olioa, gatza. Alioli: arrautza bat, baratxuri ale bat, 200 ml olio, gatza, olioa.

Zailtasuna                                  3

Bakailaoari gatza kentzeko:
1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera, eta ondo lehortu.
3. Bakailao puskak olioan sartu. Sutan jarri eta bakailaoa egosi, su eztitan, 60 gradutan, 10 minutuz.
Boniato purea:
1. Boniatoa zuritu eta zerrendatan moztu. Urarekin 15 minutuz egosi eta xukatu.
2. Boniatoa eta esne-gaina irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta kurry bota.
Saltsa:
1. Txikitutako tipulatxa eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Saltsa-perretxikoak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
Alioli honekin lagundu:
1. Arrautza bat, baratxuri ale txiki bat eta limoi tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. 200 ml olio apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gatza bota.
Plateretan perretxikoak jarri eta gainean bakailaoa. Ondoan saltsa punto batzuk eta purea jarri.