GAIAK

Babarrun zuriak tipularekin


LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g babarrun zuri, 150 g onddo, 2 tipula, 60 g hirugihar, 4 arrautza gorringo, 100 g gazta birrindu, esnea, garbantzu irina, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                        2               

1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Biharramunean eltze batean babarrunak eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. Xukatu.
3. Tipula bat arotan moztu eta esnetan beratzen utzi. Irinetatik pasatu eta olio berotan frijitu.
4. Geratzen den tipula bat olio pixka batekin erregosi.
5. Tiratan moztutako onddoak eta hirugiharra gehitu eta erregosi.
6. Gorringoak irabiatu eta gaztarekin nahastu. Piperbeltz beltza bota. Hirugiharrari gehitu, ondo nahastu eta sutatik kendu.
Plateretan babarrunak beroak jarri, gainetik saltsa bota eta tipula ipini.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g babarrun zuri, 300 g tipula, 150 g kuia, olioa, gatza, kurrya.

Zailtasuna                            1

1. Babarrunak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu eta xukatu.
2. Tipula zuritu eta zati txikitan moztu. Olio zurrusta batekin erregosi, tipula bigundu arte.
3. Txikitutako kuia eta kurrya gehitu eta erregosi.
4. Babarrunak gehitu eta arin erregosi.