GAIAK

Bakailao eta barazki kaneloiak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla. Betegarria: 400 g-ko bakailao gezatu, tipula bat, piper berde bat, piper gorri bat, 200 g tomate heldu, olioa, gatza. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, 4 koilarakada tomate saltsa, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                        3

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Egosi, eginda baina oraindik gogor samar egon arte. Atera, ur hotzetan busti eta xukatu.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi, ura galdu arte.
4. Bakailaoa zati txikitan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi. Barazkiekin nahastu.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
3. Tomate saltsa gehitu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
Bukatzeko:
1. Kaneloiak  nahastearekin bete.
2. Labeko azpil bat saltsa pixka batekin estali.
3. Gainean kaneloiak jarri eta geratzen den saltsarekin estali.
4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo gorritu eta berotu arte.