20 MAR. 2024 - 05:05h Antxoa albondigak saltsan GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat800 g antxoa, arrautza bat, 2 baratxuri ale, xerra bat ogi, esnea, irina, olioa, gatza, perrexila. Saltsa: tipula erdia, baratxuri ale bat, 300 g tomate heldu, 2 piper txorizero, olioa, gatza. Piperrada: tipula bat, 200 g piper berde, 200 g piper gorri, olioa, gatza. Zailtasuna 3Piperrada:1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi. 2. Piperrei haziak kendu, garbitu eta tiratan moztu. Tipula eginda dagoenean, piperrak gehitu eta erregosi. Saltsa:1. Piper txorizeroak ondo garbitu, eta 15 minutuz ur epeletan beratu.2. Moztutako tipulak eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi. 3. Tomatea garbitu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Piperrak eta bi baso salda bota eta 15 minutuz egosi.5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Albondigak:1. Antxoak garbitu. Burua eta barrukoak kendu. 2. Antxoak ura eta gatzarekin minutu batez egosi. Xukatu, hezurrak kendu eta papurtu.3. Ogia, arrautza, baratxuriak, perrexila eta esne pixka bat irabiagailuarekin nahasi.4. Antxoak eta aurreko nahasketa nahastu. 5. 20 bola egin eta irineztatu.6. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.7. Saltsa, piperrada eta bolak 3 minutuz egosi.