13 AVR. 2024 - 06:45h Gainerretako bakailaoa aliolirekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 patata, tipula bat, 4 arrautza, 300 g tomate heldu. Bakailaoa: 200 g-ko 4 bakailao puska. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, baratxuri ale bat, ozpina, gatza. Zailtasuna 3Bakailaoari gatza kentzeko:1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu. 2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera, eta ondo lehortu.Saltsa:1. Arrautza, baratxuria eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi. 2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin eta gatz bota.Bukatzeko:1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi. 2. Zatitutako tomatea gehitu, 30 minutuz erregosi eta gatza bota. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.3. Eltze batean ura, gatz eta ozpin pixka batekin jarri.4. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.5. Patatak zuritu eta xerratan moztu. Azpil batean jarri eta gatza eta olioa bota. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz.6. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta bakailaoa erre.7. Pataten gainean tomate saltsa, bakailaoa eta arrautza jarri eta saltsarekin estali. Labe beroan sartu, 200 gradutan, gorritu arte.