24 AVR. 2024 - 05:18h Zainzuri fresko kremak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g zainzuri fresko, 2 baratxuri ale, tipula bat, 400gr. muskuilu, litro bat salda, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu. Zatitu.2. Muskuiluak garbitu eta eltze batean ur pixka batekin jarri. Estali eta egosi, muskuiluak ireki arte. Atera, oskolak kendu eta salda iragazi.3. Eltze batean moztutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.4. Zainzuriak eta saldak gehitu eta 30 minutuz egosi.5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.Plateretan krema jarri eta gainean muskuiluak.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g zainzuri fresko, porru bat, 100 g arbi, apio zatitxo bat, 150 g barrengorri, litro bat salda, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Zainzuriak zuritu eta zatitu. 2. Zerrendatan moztutako porrua olio pixka batekin erregosi.3. Zainzuriak, arbia, apioa eta salda gehitu eta 30 minutuz egosi .4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.5. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.Kremaren gainean jarri.