03 MAI 2024 - 05:46h Kuia eta antxoaz beteriko alberjiniak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 alberjinia handi. Betegarria: tipula bat, porru txiki bat, 2 baratxuri ale, 400 g kuia, 250 g tomate heldu, 12 antxoa oliotan, gatza, olioa. Saltsa: tipuleta bat, 200 g kuia, 500 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Alberjiniak luzetara ebaki. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe. Mamia txikitu.2. Zartagin batean olio ugari berotu eta azalak frijitu, bi aldeetatik. Paper baten gainera atera. Betegarria:1. Txikitutako tipula, porrua eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.2. Tipula eginda dagoenean birrindutako kuia eta txikitutako alberjinien mamia gehitu eta erregosi, su eztitan.3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Antxoei olioa kendu eta zatitan moztu. Barazkiak sutatik kendu eta barazkiak antxoekin nahastu.Saltsa:1. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi.2. Zatitutako kuia gehitu eta erregosi. 3. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.4. Irabiagailurekin nahasi eta txanotik pasatu. Bukatzeko:1. Azalak betegarrirekin bete eta azpil batean jarri.2. Saltsarekin estali eta labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz edo, ondo berotu eta gorritu arte.