03 JUIN 2024 - 06:05h Ziazerba kroketak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzatTipula bat, 500 g ziazerba, 60 g intxaur, 60 g mahaspasa, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, intxaur muskatu, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipula gurinarekin erregosi, su eztitan. 2. Zatitutako ziazerba gehitu eta arin erregosi.3. Intxaurrak txikitu. Mahaspasak uretan beratzen utzi.4. Barazkiei irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Intxaurrak eta mahaspasak gehitu.5. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota eta eragin, etenga-be, su eztitan hiru minutuz. Hozten utzi.6. 24 kroketak egin. Ogi birrindutik, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.7. Kroketak olio berotan frijitu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g ziazerba, 2 arrautza, 60 g Idiazabal gazta, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, gatza. Zailtasuna 21. Tiratan moztutako ziazerbak gurinarekin erregosi, su eztitan.2. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.3. Ziazerbei irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gazta eta arrautzak gehitu. Behar adina gatz bota eta eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. 4. Kroketak egin eta olio berotan frijitu.