19 JUIN 2024 - 06:35h Hegaluze poke bowla GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat300 g arroz Basmati, 500 g hegaluze, aguakate bat, mango erdia, tipulina bat, 200 g edamame, 10 g wakame alga, koilarakada bat sesamo haziak, olioa, gatza. Marinada: 2 koilarakada soja saltsa, koilarakada bat sricaha saltsa, koilarakada bat olio, jengibre zatitxo bat, lima baten zukua. Zailtasuna 2 1. Hegaluzeari azala eta hezurrak kendu eta dadotan moztu.2. Jengibrea birrindu eta marinadaren beste osagai guztiekin irabiatu.3. Hegaluzeari aurreko nahasketa bota eta ondo nahastu.4. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 16 minutuz egosi. Tapatu eta 4 minutuz pausatzen utzi.5. Algak urarekin garbitu eta ur pixka batekin 15 minutuz egosi. Olio pixka batekin eta sesamo haziekin nahastu.6. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, edamameak gehitu eta 5 minutuz egosi.7. Mangoa zuritu eta dadotan moztu.8. Aguakatea zuritu eta zerrendatan moztu. Limoi pixka batekin nahastu.9. Tipulina garbitu eta zerrenda finetan moztu.10. Maionesa soja saltsarekin nahastu.Lau ontzietan arroza jarri eta marinadaren likidoarekin nahastu. Gainean beste osagaiak bereizita jarri. Beste ontzi batean maionesa jarri.