16 AOûT 2024 - 21:05h Konexioa ezarri dute Lur-1ekin, orbitan jarri duten «lehen euskal satelitearekin» AVS konpainiako Lur-1 izeneko satelitea jaurti egin zuten ostiralean, 21.00ak aldera, eta euskal enpresak larunbat honetako 12.42an konexioa ezarri du satelitearekin. Bost urtez Lur planetako kalitate handiko irudiak atera eta gero desorbitazio prozesua hasiko du. Lur-1 satelitea. (AVS) Dernière mise à jour : 17 AOûT 2024 - 15:30h Elgoibarren sortutako AVS (Added Value Solutions) euskal konpainiak sortutako lehenengo satelitea orbitan jarri zen ostiral honetan. Jaurtiketa Ameriketako Estatu Batuetako Indar Espazialak Vandenbergen (Kalifornian) duen basetik burutu zen, Euskal Herriko 20:18 orduan. Lur-1 izenekoa satelitea Elon Musk enpresaburuaren SpaceX konpainiaren Falcon 9 kohetean ontziratu eta 500 kilometro inguruko distantzia lortzean Lur planetako gainazaletik orbitatzeko askatu zuten. Jaurtiketa eta desakoplamendua ondo joan ziren, eta, ondoren, Lurraren inguruan orbitatzen hasi zen, zehazki Euskal Herria inguruan, AVSk Arabako parke teknologikoko instalazioetan duen «superantenarekin» harremanetan jartzeko zain. Hainbat saikera eta gero, larunbat honetako 12:42an gertatu da hori. Konexio-fase hori amaitutakoan, irudiak hartzeko fasean hasi ahal izango gara lanean, eta fase horrek ere «prozesu bat izango du», eta «aldagai asko» hartu beharko dira kontuan, nabarmendu du euskal konpainiak. Stage separation confirmed. Falcon 9’s first stage will now return to Earth, creating a brief sonic boom prior to landing at the landing zone → https://t.co/25MrsXiVQM pic.twitter.com/0Q2qKtDJLV — SpaceX (@SpaceX) August 16, 2024 Duela bi urte Urdaneta izeneko satelitea orbitan jarri zuten, Leioan egoitza duen Satlantis konpainiaren ekimenez, beste eragile batzuekin partekatutako egitasmoan. Oraingo honetan satelitea goitik behera Euskal Herrian egina dela nabarmendu da. ️ LUR-1, el primer satélite creado íntegramente en Euskadi, será lanzado hoy al espacio con la misión de observar y fotografiar la Tierra en general y la geografía vasca en concreto. Un proyecto desarrollado por la empresa Added Value Solutions (AVS) que nació en Elgoibar y… pic.twitter.com/73sTNlEzpI — Imanol Pradales (@Imanol_Pradales) August 16, 2024 Satelitea sortzen lan egin dutenek Gasteizetik jarraitu zuten espazioratzea, Miñanoko Parke Teknologikotik hain zuzuen. AVS-ko kudeatzaile eta fundatzaile Miguel Ángel Carrera Kaliforniara joan da, jaurtiketa zuzenean ikusi ahal izateko. Mugarritzat jotzen duten gertaera hau ikusteko aukera munduko beste hainbat pertsonek izan zuten, SpaceX konpainiak sortu eta partekatu duen link baten bidez. Cristina Ortegak, AVS espazioko zuzendariak, EiTBri emandako elkarrizketa batean esan zuenez, espaziotzea arrakastatsua izatearren ehunka faktore desberdin kontuan hartu behar izan zituzten. Izan ere, gauza ugari huts egin ditzakete, satelitea daraman koheteak balbula, sentsore, software, erregai eta sistema aldetik oso konplexua baita. Meteorologia eta denborari ere arreta eman behar zaio, izan ere, ekaitza izatekotan jaurtitzea zaildu liteke eta ordu bateko tartea dute bakarrik satelitea espazioratzeko. «Guztia bikain ibili behar du. Oso une delikatua da eta», azpimarratu zuen Ortegak. Aurretik beste zenbaitetan ahalegindu dira baina azkenik atzeratu behar izan dute. Satelitearen helburua Lur-1 sateliteak 515 kilometroko altitudera orbitatuko du Lur planetaren gainazaletik, zazpi kilometro segundoko abiaduran. Horrela emango ditu hurrengo bost urteak, bere erabilgarritasuna mantentzen den bitartean. Kalitate eta bereizmen handiko irudiak ateratzea da satelitearen helburua nagusiena. «Beste satelite batzuekin orain arte egin ezin izan diren gauzak egin daitezke. Copernicus programak, besteak beste, 50 metrorainoko zehaztasuna du gehienez», aipatu zuen AVS espazioko zuzendariak. Aldiz, Lur-1 sateliteak metro eta erdiko zehaztasunarekin atera ahal izango ditu mundu osoko argazkiak. Bertan ibaiak, kostaldeak, mendiak eta basoak ikusteko aukera egongo da. Proiektu honen asmoa Euskal Herriko geografia zehaztasunez aztertzea da eta satelite berriaren teknologia «neurketak hartzeko eta orain arte egin ezin izan den ikerketa egiteko aukera emango du», azaldu zuen. Horrez gain, lortzen diren irudiak euskal erakunde eta ikerketa zentroen eskura jarriko dituzte. Aitzindaria iraunkortasun espazialean Urtero satelite ugari espazioratzen dira eta guztiak Lur gainazalean bueltaka aritzen dira betirako, baliogarritasun edota eraginkortasuna galtzen dutenean ere. Egoera horrek zakar espaziala pilatzea sorrarazten du eta Europar Batasunak ahal den heinean saihestea eskatu du. Lur-1 honek kalitate handiko argazkiak ateratzeko gaitasuna izateaz gain, desorbitazio gailu bat instalatuta darama. MICE da gailuaren izena eta espazioa jasangarriagoa izateko diseinatua izan da. Berritasun horrek Lur-1 lehenengo satelite desorbitatzailea bihurtzen du, Europako erakundeen eskaerarekin bat eginez. Satelitea bost urte funtzionatzeko diseinatua da. Epe hori amaituta, bere orbita espazialetik aterako da, ondoren atmosferara berriz sartzeko, eta bertan desegingo da. «Lur-1 honek funtzio garrantzitsua betetzen du etorkizunean iraunkortasun espaziala lortzeko aukera dagoela erakusten», erantsi du Ortegak.