28 AOûT 2024 - 05:44h Babarrun gorri eta kinoa hanburgesak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g babarrun gorri, 80 g kinoa, tipula bat, 3 baratxuri ale, arrautza bat, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. 2. Biharramunean babarrunak, gatza eta litro eta erdi ur eltze batean jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. Ondo xukatu eta irabiagailuarekin nahasi.3. Tipula eta baratxuriak txikitu eta olio pixka batekin erregosi.4. Eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi, gehitu ur irakina eta 20 minutuz egosi. Xukatu.5. Babarrunak, kinoa, perrexila, arrautza eta barazkiak nahastu. 6. 16 bola egin eta zapaldu, irin integraletik pasatu. 7. Plantxa bat berotu eta hanburgesak, bi aldeetatik, gorritu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g babarrun gorri, 70 g kinoa, porru bat, 150 g perretxiko, koilarakada bat soja saltsa, irin integrala, olioa, kurrya. Zailtasuna 21. Babarrunak eta kinoa aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Txikitutako porrua olio pixka batekin erregosi.3. Txikitutako perretxikoak gehitu eta erregosi. 4. Babarrunak, kinoa, soja, barazkiak, kurrya eta irin pixka bat nahastu. Aurreko errezetan bezala bukatu.