07 SEPT. 2024 - 05:34h Labean erretako presa iberikoa barazkirekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g presa iberiko, baratxuri ale bat, jengibre fresko, gatza, 250 ml garagardo. Barazkiak: tipulina bat, 300 g kuiatxo, 200 g barrengorri, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako baratxuria eta jengibre zatitxo bat, gatza eta garagardoa nahastu. Presaren gainetik bota eta 4 orduz beratzen utzi.2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi. 3. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi.4. Kuiatxoa zerrendatan moztu.5. Zartagin bat olio pixka batekin ondo berotu eta presa gorritu.6. Azpil batean barazkiak eta presa jarri. Gainetik presaren salda bota.7. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 12 minutuz. Xerratan moztu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g presa iberiko, baratxuri ale bat, 200 ml ardo zuri, oreganoa, ezkaia, gatza. Barazkiak: piper gorri bat, 200 g kuiatxo, 200 g patata olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Presa beste osagaiekin nahastu eta 5 orduz beratzen utzi.2. Patata zerrendatan moztu eta 5 minutuz egosi. Xukatu.3. Piperra eta kuiatxoa tiratan moztu eta olio pixka batekin minutu batez arin erregosi.4. Azpil batean barazkiak eta presa jarri. 5. Labe beroan sartu, 220 gradutan, 20 minutuz. Noizean behin marinadarekin busti.