09 SEPT. 2024 - 06:00h Endibia eta antxoa entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat24 endibi hosto, 24 antxoa xerra oliotan, 400 g tomate, 200 g igurtzeko gazta, 8 intxaur, koilarakadatxo bat ziape, koilarakada bat ezti. Zailtasuna 1 1. Tomateari azala eta haziak kendu eta dado txikitan moztu.2. Intxaurrak zuritu eta zati txikitan moztu.3. Gazta irabiatu.4. Ziapea eztiarekin irabiatuEndibia bakoitzaren gainean hurrenez hurren gazta, tomatea, intxaurrak eta antxoa jarri. Gainetik saltsa tira batzuk bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat24 endibi hosto, 24 antxoa xerra oliotan, 200 g igurtzeko gazta, aguakate erdia, piper gorri bat, baratxuri ale bat, olioa, gatza, tipulina. Zailtasuna 21. Piperra garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu. 2. Piperra zuritu eta haziak kendu. Zerrendatan moztu.3. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin erregosi. Baratxuria igotzen hasten denean, piperra gehitu eta erregosi.4. Aguakatea zuritu eta dadotan zatitu.5. Gazta irabiatu.Endibia bakoitzaren gainean hurrenez hurren gazta, piperra, aguakatea eta antxoa jarri. Gainetik olio pixka bat eta txikitutko tipulina bota.