07 AVR. 2025 - 05:01h Babarrun zuri eta barazki zopak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat100 g babarrun zuri, tipula bat, 3 zerba, 2 baratxuri ale, koilaratxo erdia kurkuma, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 2 1. Babarrunak garbitu. Bezperan 2 litro eta erdi ur hotzetan beratzen jarri. Presio-eltze batean babarrunak, ura eta gatz pixka bat jarri. Estali eta 20 minutuz egosi.2. Zerbak ondo garbitu. Zerbaren orri-mamia eta berdea banandu. Berdeak garbitu eta txikitu. Orri-mamiei hariak kendu eta txikitu.3. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.4. Txikitutako baratxuriak, kurkuma eta zerbak gehitu eta 3 minutuz erregosi.5. Babarrunak gehitu eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat100 g babarrun zuri, tipula bat, baratxuri ale bat, azenario bat, 250 g aza, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. 2. Eltze batean txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.3. Babarrunak, txikitutako baratxuria eta 2 litro barazki salda gehitu. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. 4. Aza garbitu eta txikitu. Babarrunei gehitu eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.