7K - zazpika astekaria
estanpak

Plazer tanta


Zer da plazera, ihes doakigun tanta ez bada? Laprast egiten duen desiraren klimaxa, irristean jausten den hasperen luzea, esku artean bildu nahi den ur molekula jostalaria, banatzen dakiena, azalean dantzari agertzen dena eta zintzurretik beherainokoak bustitzen dituen burbuila likidoa, usainik eta zaporerik gabeko erreinutik alde egin duen kolorerik gabeko izaera botereduna, ezpainen arteko banatzaile ikusezina, hezetasunaren lurretan ahanzturatik erreskatatutako oroimen umela, ispilu joko bikoitza –edo poliedrikoa–, hotzikara bat larru gainean, izerdiaren funtsa azalean, lerdearen hasierako izena, malko batek esan dezakeenaren aurreneko letra, arnasa azkartuak kristalaren kontra utzitako kea... Plazer tanta bat besterik ez.