7K - zazpika astekaria
Estanpak

Izotz mantua

Argazkia: Kerem Yucel | AFP

Hotza. Hotzikara sentituko dugu lerroon gaineko irudiok begiratzean; hotza hezurretaraino heltzen deneko momentu hori etorriko zaigu gogora. Labaingarri, mingarri eta arriskutsua izan badaiteke ere, izotzak bere horretan eskaintzen duen ikuskizunak aho zabalik utz dezake edonor. Nahiz eta Euskal Herrian ez diren beti halako paisaiak ikusten, gure lurren zuritasunak maitemina sortzeko gaitasun latza izan ohi du. Labirinto forman, eraikin baten inguruan edota arrantzarako gainazal gisa ere ager liteke, olgetarako aitzakia bikaina bihurtuz.