31 JUIL. 2022 IRUDITAN Gerla hondartzan Joseba Sarrionandia, ‘Kartzelako poemak’ Borrokan ari dira oraindik gerlariak, odola isuriz, herriagatik, edo aginduagatik bakar-bakarrik, eta badirudi mundua ez dela inoiz bezperakoa bezalakoa izango. Baina itsasgorak garbituko du dena hareetako zauriak soilduz, eta atzo bezain lau eta isil geratuko dira bihar hondartzak, mundu zoriontsuagoren baterako, mutikoek uraren ertzean maskorrak bil ditzaten, neskatilek itsas zalditxoez oroiminik gabeko ametsak egin ditzaten.