24 DéC. 2022 IRUDITAN Egiazko eskuak Yannis Ritsos Itzulpena: Joannes Jauregi Arrasti batez, azalpenik eman gabe alde egin zuen (agian eraman egin zuten), sukaldeko mahaian utzita artilezko eskularruak, bi esku moztu bezalakoak, odolik gabeak, kexarik gabeak, bareak, edo are, haren eskuak bezalakoxeak, pixka bat puztuak, pazientzia antzinako baten aire epelaz beteak. Han, artilezko hatz laxoen artean, ogi kozkorren bat jartzen zuen lantzean behin, loreren bat, edo etxeko ardoaren basokada bat, lasai jakinik eskularruak behintzat ezin direla bilurtu.