7K - zazpika astekaria
IRUDITAN

Ezer ez


Neronen pensamenduaren dorrea

zure ukaldiari iminten zako;

odolezta-bihotzak, hartarat igo,

begira du itsaso purprez asea.

Eginen dut gerizan oilaritea,

haizeari lira draukot ebatsiko,

erraietan dut iatea bilhatuko...

Baina, ezpaliz! helas! ezer bakea?

Ezer ez, bai, deus ezpaliz: uretara

bihotza eror baledi, eta honela

munduan gaztelu hutstu hotz bat lizen.

Zeren zu gizon-udaberria zara,

ura, lurra, sua, haizea bezela...

eta eznaiz ni nire pensua baizen!