19 NOV. 2023 ARGAZKI ERREPORTAJEA Malleus maleficarum, sorginen mailua (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) (Ura Iturralde) Ura Iturralde Ile gorriak preziatuak, gurtuak, beldurgarriak eta barregarriak izan dira zenbait garai eta kulturatan. Asko dira haien inguruan sortu ziren mito eta kondairak. Erdi Aroan, esate baterako, emakumeak sorgintzat jo eta sutan erretzen zituzten. Kolore gorria suarekin lotu zen, eta hau gaizkiarekin, infernuarekin. Gaur egun mistizismo honek indarrean jarraitzen du. Herrialde batzuetan zorte txarra ematen duten ustea dago, beste batzuetan, aldiz, guztiz kontrakoa. Hainbat dira ilegorrien inguruan mendeetan sortu diren usteak. Antzinako Grezian uste zuten, hiltzean, ilegorriak banpiro bihurtzen zirela. Historiako zenbait garaitan ilegorriak jazarriak izan ziren, deabruarekin edo gaiztakeriarekin zerikusia zutela aitzakiatzat erabilita. Hitlerrek, adibidez, ilegorrien arteko ezkontza debekatu zuen, ariar arraza mantentzearren. Mito errabiniko baten arabera, jainkoak emakume bat sortu zuen Adam-ekin batera, Lilith, paradisutik alde egin eta Adam bakarrik utzi zuena. Honengatik, historian zehar, artearen munduan, Lilith emakume gaizto eta ilegorri gisa irudikatua izan da. «Gainerako giza arraza tximuetatik datorren bitartean, ilegorriak katuetatik datoz», adierazi zuen Mark Twain idazle estatubatuarrak. EHUko zientzialariek 2013an frogatu zuten ile gorriaren genea V60L dela, duela 50.000 urte agertutakoa, gizakiak kontinente afrikarreko klima beroa utzi eta Europako iparraldera joan zenekoa. Munduko biztanleriaren %2 baino ez da ilegorria, eta gehienak Irlandan, Eskozian eta Rifen aurkitzen dira.