7K - zazpika astekaria
ARGAZKI ERREPORTAJEA

Romanov familiaren mamuen atzetik

Romanov familia inperiala. Ezkerretik eskuinera: Olga, Maria, Nicolas II, Alejandra, Anastasia, Aleksei eta Tatiana. 1918ko uztailaren 17an, goizaldeko 1.30ean hil zituzten. (Ura Iturralde)

300 urtez “Errusia guztiak” gobernatu zituen dinastia zaharkituaren azken ordezkarien patu tragikoa gai polemikoa izan da XXI. mendeko Errusiako imajinario politiko eta erlijiosoan. Putinentzat Nicolas II.aren eta bere familiaren gorpuak identifikatzea eta goratzea estatu kontua izan da, tsarrak miresten baititu Putinek. Bizirik dago Romanov dinastiaren mamua.

San Petersburgon kokatutako Neguko Jauregia tsarren egoitza ofiziala izan zen 1732tik 1917ra. Gaur egun Hermitage museoa dago. Goieko argazkian, Katalinaren Jauregia. Bertan igarotzen zuten udara tsarrek eta, hain justu ere, bertan izan ziren atxilotuak. Tsarskoie Selo (Pushkin, gaur egun) hirian dago, San Petersburgotik 25 kilometroetara.

San Petersburgora itzuli gara berriz. 70 urte geroago, familia inperialeko gorpuak San Pedro eta San Pablo gotorlekuan lurperatu zituzten. Egun, han bisitatu daitezke. 1998an, tsar familiaren omenezko estatu-hileta egin zen eta Eliza ortodoxoak, bi urte geroago, romanovtarrak kanonizatu zituen. Horrela dago egungo Errusia.

Atxilotu zituztenean, romanovtarrak Uraletara eraman zituzten. Han fusilatuko zituzten, garai hartan ‘Ipatiev etxea’ bezala ezagutzen zen eraikinean. ‘Ipatiev etxea’ zegoen leku berberean dago gaur Jekaterimburgon hain ospetsua den ‘Isuritako odolaren eliza’. Fusilatuak izan ziren pareta elizaren barnealdean dago. Bertan aurkitu genituen Romanov familiaren irudi historikoak; antzinako erregimeneko nostalgikoen erromesleku bihurtu da.

Ganina Jama herria. Hemen Romanov familiaren omenezko zazpi monasterio aurkitu ditzakegu.