Artea Bilboko auzoetan, Expodistrito ekimenari esker
Urtero bezala, Bilboko Udalak antolatutako Expodistrito ekimenak artea zabalduko du hiriko zenbait auzotan, 2025eko urtarrilaren 3ra arte. Ohi bezala, argazkigintza, eskultura, pintura eta arte plastikoen lanak eskainiko ditu
Bilboko Udalak Expodistrito aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa antolatu du aurten ere, eta argazkigintza, eskultura, pintura eta arte plastikoen lanak eskainiko ditu 2025eko urtarrilaren 3ra arte, hiriko hainbat auzotako udal zentroetan.
Hain zuzen, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko udaltegietan izango dira ikusgai Expodistrito ekimenaren proposamen artistikoak. Paco Cantera Artiguez (argazkia), David Tsitskishvili (pintura), Letizia Le Fur (argazkia), Warren Omier (pintura), Kavih Orrantia Izaguirre (pintura) dira edizio honetan parte hartuko duten artistak.
Blas de Oteroren bizitza eta poesia
Gainera, Blas de Oteroren bizitza eta poesiari buruzko ‘La Rebelión del Ángel’ erakusketak, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren pintura lanei eskainitakoak eta ‘Zona Comic’ aldizkari bilbotarraren ibilbideari buruzkoak osatuko dute aurtengo eskaintza.
Erakusketa guztiak doakoak dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Egitarau osoa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren webgunean kontsulta daiteke.
Expodistrito Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen bat da. Hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatzea eta artista berrien lana jendaurrean aurkeztea ditu helburu nahi duena, baita dagoeneko ospetsuak diren beste artista batzuren erakusleiho izatea ere.