bidaiari - bidaia aldizkaria

Machu Picchuren eguneroko edukiera %70 handitzea espero du Peruk

Egunean 7.000 bisitari izatera iritsi nahi dute, baina aldaketa hori ez dela gauetik goizera gertatuko, urte pare bat hartuko dituen prozesu bat baizik, eta «erokeriarik» egin gabe.

Machu Picchuko antzinako hondakin inken bista orokorra. (Carolina PAUCAR | AFP)

Peruk Machu Picchu egunero bisitatzeko baimena duten turisten kopurua pixkanaka handitzea espero du, 4.044tik 7.000ra, hau da, ia %70, Juan Carlos Mathews Peruko Kanpo Merkataritza eta Turismo ministroak jakinarazi zuenez.

«Edukiera izaera kulturaleko gai batek mugatzen du, Kultura Ministerioak igoera bat eragozpena jartzen du, izan ere (Machu Picchu) ondare kultural bat da eta zuk ezin duzu zigortu eta arriskatu, horregatik, sarbidea eguneko 4.044 bisitarikoa da, baina pixkanaka zabalduz joan daiteke eta sarbide berrien bidez zabalduz joango da», esan zue Mathewsek Cuzcon, herrialdean inbertsioak sustatzeko topaketa batean.

7.000 bisitari izatera iritsi nahi dute

Gaineratu zuenez, egunean 7.000 bisitari izatera iritsi nahi dute, baina zehaztu zuen aldaketa hori ez dela gauetik goizera gertatuko, urte pare bat hartuko dituen prozesu bat baizik, eta, ziurtatu zuenez, ez dute «erokeriarik» egingo.

Halaber, Turismoko titularrak adierazi zuenez, pandemia baino lehen, aurreikuspenen arabera, 2020an 4,4 milioi turista iritsiko ziren zitadela inkara, baina urte horretan 800.000 baino ez ziren iritsi, eta hori «drama» bat izan zen, eta ia hira hamarkada atzera egin zuen Peruko turismoak.

Adierazi zuenez, 2023an 2,2 milioi bisitari iritsiko dira aztarnategira, hau da, pandemia baino lehenagoko erdia, baina 2024an datu horiek nabarmen handitu behar direla adierazi zuen, «Peruren urtea izango baita».

Madeleine Burns bere kartera bereko ministrordeak berretsi egin zuen monumentu horretara turisten edukiera handitzeko ideia, herrialdeko turismoa hedatzen jarrai dezan.