bidaiari - bidaia aldizkaria

Santurtzik Euskararen Astea ospatuko du

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkia, bisita gidatuak, musika, ipuin kontalariak eta kirola izango dira Euskararen Aste honetan. Programazioan, herriko hainbat elkarteren eta ikastetxeen laguntza izan da.

Santurtziko Karmengo jaien artxiboko irudia. (Oskar MATXIN | FOKU)

Santurtzik Euskararen Astea ospatuko du datorren ostiraletik, maiatzak 5, ostegunera arte, eta hamaika ekitaldi antolatu ditu publiko guztiarentzat: hitzaldiak, tailerrak, antzerkia, bisita gidatuak, musika, ipuin kontalariak eta kirola, besteak beste.

Santurtziko Udalak azaldu zuenez, programazio hori joan den abenduko Euskararen Egunari gehitu behar zaio, egun horretan hainbat jarduera egiten baitira ikastetxeetan eta bide publikoan. Oraingo honetan, «programazioa zabalagoa da, publiko guztientzako programazio zabalarekin, hainbat kolektiboren laguntzarekin diseinatuta», nabarmendu zuen Udalak.

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkia, bisita gidatuak, musika, ipuin kontalariak eta kirola izango dira Euskararen Aste honetan. Programazioan, herriko hainbat elkarteren eta ikastetxeen laguntza izan da.

Jardueren artean ‘Ein GO Kantan ta Dantzan’ ekimena dago, Olatuen Parketik abiatu eta Juan Jose Mendizabal, La Viuda eta La Txitxarra plaza zeharkatuko dituena ostiralean, hilak 5. Egun bat geroago, haurrentzako tailerrak antolatu dira Gernika parkean eta futbol partidak (3x3) Athletic Club Fundazioaren eskutik oinezkoen kalean.

‘Euskal deiturak, baserritik mundura’ hitzaldia

Astelehenean, hilak 8, ‘Euskal deiturak, baserritik mundura’ hitzaldia emango du Mikel Gorrotxategi Nieto Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kideak Kresala aretoan. Asteartean, hilak 9, ‘Santurtzi, herrixka polita’ goiburuarekin bisita gidatua egingo da arrantza portuko turismo bulegotik eta aldez aurretik izena eman beharko da. Horrez gain, Bego Alabazanen ‘Ipuin berotikoak’ ipuin kontaketa ere egingo da Kresala aretoan.

Asteazkenean, hilak 10, ‘Agurtza’ bisita gidatua programatu da, turismo bulegotik eta aldez aurretik izena emanda, eta Les Bobe Bobe antzerki konpainiaren ‘Udaberri azidoa’ antzezlana, Dorretxean.

Jarduerak ostegunean, hilak 11, amaituko dira: ‘Itsas Museoa’ bisita gidatua (turismo bulegoan eta aldez aurretik izena emanda), ‘Mundu bat motxilan Alex Txikonen menditazioak’, Unai Ormaetxeren eskutik Serantes Kultur Aretoan, eta familientzako eskulan tailerra.