bidaiari - bidaia aldizkaria

Oimiakon: paradisua Siberian izotza maite dutenentzat

Turista batzuk ez dira beste herrialdetara joaten eguzki bila, hotz bila baizik. Horietako askok Siberiako Oimiakon herria aukeratzen dute oporraldiak pasatzeko, munduko lekurik hotzenetakoa delako. Paradisu bat izotza maite dutenentzat.

Oimiakon hereriko irudia. (GETTY)

Turistak izoztuta geratzen dira Oimiakon bisitatzen duten bakoitzean. 500 biztanle eskasekin, Errusiako Saha Errepublikako herri hau munduko lekurik hotzenetako bat da. Irailaren amaieratik apirilaren erdialdera bitartean, herriko tenperaturak 0 gradutik behera egiten du. Beraz, zalantzarik gabe, benetako oasia da izotza maite dutenentzat.

Hotz latzak eskualde honetako biztanleen eguneroko bizitzako ia alderdi guztietan du eragin zuzena. Muturreko tenperaturak etengabeko arriskua dira. Adibidez, autoek ez dute funtzionatzen maiz erabiltzen ez badira, eta hotzak bateriak hondatzen ditu. Klimak ez du uzten frutak eta barazkiak landatzen, eta, ondorioz, yakutar herriaren dieta haragian oinarritzen da, batzuetan gordina edo izoztua.

«Muturrekoa da, baina gustatzen zaigu»

Baina, hain zuzen ere, hotz horrek erakartzen ditu bisitariak, gezurra badirudi ere: «Guretzat, europarrontzat, hau berria da. Baldintza hauek hemen bakarrik gertatzen dira. Muturrekoa da, baina gustatzen zaigu eta horrexegatik etortzen gara», esan du turista frantziar batek.

Eskualdeko atrakzio nagusietako bat zaldi yakutuak muntatzea da. Ilaje trinkoa du eta inolako babesik gabe biziraun dezake, muturreko tenperaturetan. Elur-geruza lodi baten azpian dagoen landaredia aurkitu eta bazkatzeko gaitasuna ere badute. «Azaldu digute elurra kendu behar diegula bero eta gusturago egon daitezen», azaldu du turista batek.