11 SEPT. 2023 Ekainberrik 440.000 bisita izan ditu duela 15 urte ireki zenetik Ekain haitzuloaren erreplikak 440.000 bisitari izan ditu inauguratu zenetik igaro diren hamabost urteetan. Bisitariek jarduera batzuetan parte hartu dute, arkeologia esperimentaleko tailerretara bisita gidatuak eginez. Ekainberriko irudia. (Jon URBE | FOKU) Bidaiari Goizane Alvarez Kulturako foru diputatuak adierazi duenez, nahiz eta jatorrizko koba itxita egon, erreplikaren bidez bere pinturak ezagutzeko jende asko hurbildu da azken hamabost urteotan kobaren erreplika ikustera eta horrek «Ekainberrik bere funtzioa bete duela erakusten du».«Bisita urtero errepikatzen duten ikastetxeak oso pozik daude, Ekainberriren eskaintza didaktiko zabal eta arrakastatsuaren adibide», azpimarratu du Alvarezek. Izan ere, aurtengo uztailean eta abuztuan 3.850 pertsonak bisitatu dute erreplika eta 450 Zestoako Lili Jauregira joan dira, bertan egiten baitira bisita antzeztuak.Ia erdiak helduak izan dira, baina ikasle-taldeek presentzia nabarmena dute. Jatorriari dagokionez, gehienak Euskal Herriko lekuren batetik etorri dira eta, atzerritarren artean, frantziarrak nabarmentzen dira, Erresuma Batuko eta Alemaniako bisitariekin batera.Diputatuaren ustez, Ekain, Paleolito garaiko labar-artearen 70 animalia-irudi biltzen dituena, «euskal kulturaren munduko adierazpen kultural gorena» eta «Ekainberriren bitartez Gipuzkoan bisita daitekeen bakarra» da. Altxorra«Altxor bat da eta merezi du bisitatzea. Gipuzkoarrok Ekain eta Ekainberri zaintzeko eta babesteko ardura dugu. Gainera, eragin ekonomikoa izaten ari da lurraldean, baita Zestoan eta inguruko udalerrietan ere», adierazi du.Bere ustetan, 1969an Ekaingo kobazuloa aurkitzeak «eragin» soziala izan du, izan ere, aurkikuntzaren aurretik ez zegoen Euskal Herrian Ekain izeneko mutilik, eta ordutik hona kopurua «nabarmen» handitu da.