12 SEPT. 2023 ‘Eguzki ortzi-muga’, eguzki-energiaren bidez elektrizitatea sortzen duen lehen bidegorria Suitzan, Genevatik gertu, eguzki panelez estali dute bidegorri baten zati bat. Panelek urtean 200.000 KW/h inguru ekoitzi ditzakete, hau da, Genevako 65 etxeren urteko kontsumo elektrikoaren baliokidea. ‘Eguzki ortzi-muga’ izenaz bataiatu dute bidegorria. Bidegorri baten irudia. (Marisol Ramirez) Bidaiari Satignyn, Genevatik gertu, eguzki-paneletatik elektrizitatea sortzeko gai den Suitzako lehen bidegorria inauguratu berri dute tokiko gobernuko agintariek eta proiektua ustiatzeaz arduratzen den SIG enpresako agintariek. Bidegorria ekainetik dago erabilgarri, eta bidearen zati bat argia pasatzen uzten duten 468 eguzki-panelez egindako sabai batez estali dute. Panelek urtean 200.000 KW/h inguru ekoitzi ditzakete, hau da, Genevako 65 etxeren urteko kontsumo elektrikoaren baliokidea.‘Eguzki ortzi-muga’ izenaz bataiatu dute eta bidegorri fotovoltaikoaren tarteak 200 metro baino gehiagoko luzera du. Zimenduak egiteko hormigoi birziklatua erabili dute, eta estruktura zurez eta metalez eraiki dute.Sei hilabetean eraiki dute eta 1,5 milioi franko suitzarreko kostua izan zuen, 1,57 milioi eurokoa, hain zuzen ere. Geneva kantonamenduan beste 94 eguzki-zentral kudeatzen dituen SIG enpresa ustiatzailea arduratu da lanaz. karbono-neutraltasuna, helburu Geneva kantonamenduaren ekintza klimatikoaren estrategiaren baitan dago Ekimen hau. Helburua du datozen 10 urteetan karbono-aztarna lokalaren %60 murriztea eta, horrela, 2050. urterako karbono-neutraltasuna lortzea.«Eguzki-panelen metro koadro bakoitzak larrialdi klimatikoari aurre egiteko balio du, eta hemendik 2030era Genevan 350 GW/h elektrizitate fotovoltaiko ekoizteko helburua lortzea ahalbidetzen digu», adierazi dio Antonio Hodgers Genevako Estatu kontseilariak Suitzako Irrati Telebistari (RTS).Horrez gain, Suitzako Gobernuak 2030erako berotegi-efektuko gasak erdira murriztea du helburu, 1990eko mailara jaitsi arte, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko Parisko Akordioarekin duen konpromisoaren zati gisa.