23 OCT. 2023 Oñati, 2023ko Herri Turistiko Onena Herri Turistiko Onenaren saria (“Best Tourism Village 2023”) eman dio Nazio Batuen Turismoaren Mundu Erakundeak Oñatiri, «guztiontzat irisgarria den turismo arduratsua eta jasangarria» sustatzeaz arduratzen delako. Oñatiko plaza. (Getty Images) Bidaiari Samarkandan (Uzbekistan) egindako OMTren Batzar Nagusiaren 25. bileran erabaki dute Oñatiri ematea Herri Turistiko Onenaren saria 2023ko edizioan, TME osatzen duten 72 estatuetako 260 herriren hautagaitzak aztertu ondoren.Sariaren berri izan duenean, ohar bat kaleratu du Oñatiko Udalak, esanez ondare eta kultur balio handiko turismo lekua dela, historia eta usadio askoren gordeleku eta ingurune natural aberatsa duena». Halaber, azpimarratu du bertako kultura eta natura babesteko duten modua herriaren nortasunaren ondorioa direla. Euskal Herriaren bihotzean dagoen herria da Oñati, Gipuzkoako udalerririk zabalena da eta Aizkorri-Aratz Natura Parkearen eremu menditsuan kokatuta dago, Kantauri itsasotik kilometro gutxira eta Pirinio mendikatearen mendebaldean. Gainera, bertan dago Arrikrutzeko koba, non haitzuloetako lehoiaren hezurdura ia oso bat aurkitu zuten. Garrantzitsua da oso, Europan bakarra delako.Kultura Ondasun gisa kalifikatuta dago Herriaren hirigune historikoa, Monumentu Multzo kategoriarekin. Bertan sortu zen Euskal Herriko lehen Unibertsitatea, 1548an. Oñati, administratiboki, jaurerri izan zen lehenengo eta konderri ondoren.Udalak azaldu duenez, Oñatiko biztanle gehienak hirigune historikoan bizi diren arren, lotura estua dute udalerriko 16 landa auzoekin. Ondare kultural eta naturala bertako jarduera etnologikoetan azaltzen da, tradizioetan, entretenimenduan edo aisialdian.Bestalde, ostalaritzak eskaintzen dituen produktuen bidez, bisitariek bertako sukaldaritzaz goza dezakete, besteak beste, txakolinaz, Idiazabal gaztaz eta txokolateaz.