26 JAN. 2024 Bilboko zenbait auzo, alaiago Clown Jaialdiarekin Otsailaren 2tik 28ra bitarte Bilboko Udalak antolatutako Deustualdeko Clown Jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da. Zortzi emanaldi eskainiko ditu, guztira, hileko azteazken eta ostiraletan, Deustuko eta San Inazio-Ibarrekolandako udaltegian. Bilboko zenbait auzo alaiago egongo dira egunotan. (Getty Images) Bidaiari Clown Jaialdiaren saioetarako sarrera librea eta doakoa izango da, udaltegiko aretoaren edukiera bete arte, eta lehen mailako clown emanaldiak ekarriko ditu, adin eta publiko guztientzako ikuskizunekin, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez. Hiru euskal konpainienaAurten, iazko edizioan bezala, programak zortzi proposamen izango ditu, horietako hiru euskal konpainienak: Ekain Pailazoaren ‘Slapstik’ (otsailak 2), Potxin-Patxinen ‘Baserrian’ (23) eta Oihana Bartra, Ane Labaka eta Miren Artetxe bertsolariak Beatriz Egizabal aurkezlearekin batera eskainiko duten ‘Clown bertso saioa’ (28).Gainerako emanaldiei dagokienez, Inda Peredak ‘Lubbert’ aurkeztuko du otsailaren 7an, Cía Maiclown konpainiak ‘Tentación divina’ 9an, Compañía Niumpaloal'arte taldeak ‘Natación sinCLOWNizado’ 14an, Cía Bergamown konpainiak ‘Party Time’ 16an eta, azkenik, Señor Stets clowunak ‘Traqueteo’ 21ean. Adin guztietarako saioak Clowna tradizio handiko diziplina da Euskal Herrian eta Deustualdeko Clown Jaialdiak pailazoen artea adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu. Horreterako, «parte hartzen duten konpainiek ahalegin eta lan eszeniko guztia egiten dute umorea helburu horrekin egiteko. «Ez da soilik haurren kontua, baizik eta barreak oso modu interesgarri, sakon eta konplexuan hurbiltzen dizkie gazteei eta adin handiagoko jendeari», azaldu dute Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailetik.