bidaiari - bidaia aldizkaria

Gustoko, hitzordu gustagarria BEC-en

Ekoizpen jasangarria eta prestaketa artisaua oinarri dituen Gustoko azokaren bosgarren edizioa egingo da BEC-en, martxoaren 1etik 3ra bitarte. Azokak publiko orokorra eta sektoreko profesionalak erakartzen ditu, eta kalitatedun produktu bikainetara sarbidea izateko aukera paregabea eskaintzen du.

Azoka BEC-en izango da, beti bezala. (bilbaoexhibitioncentre.com)

Martxoaren 1etik 3ra bitarte, Bilbao Exhibition Centre gastronomiaren eta kalitatezko elikagaien erdigune bihurtuko da Gustokori esker. Azokak bere eskaintza zabalduko du eta beren sustraiekin konprometituta dauden artisauentzako eta ekoizleentzako topagune bikaina izango da. Dagoeneko, 100 enpresa erakusketarik bertan izango direla baieztatu dute, eta horiei guztiei, gainera, eskualde askotatik iritsitako beste hainbat gehituko zaizkie. Hauxe izango da ekoizpen jasangarria eta prestaketa artisaua oinarri dituen azokaren bosgarren edizioa.

Erakusketarien direktorioa eta erregistratutako enpresen eta produktuen inguruko informazioa azokaren webgunean kontsultagai dago. Gustokoren erakusketa eremuan beren produktuen bikaintasunarekiko eta egiazkotasunarekiko konpromisoa dela eta entzute handia duten enpresek hartuko dute parte. Horien artean, eskualde hauetako enpresen taldekako parte-hartzea nabarmendu behar dugu: Asturias, Burgos, Kantabria, Castelló, Extremadura, Menorca eta Teruel. Gainera, probintzia hauetako enpresa erakusketariak ere bertan izango dira: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa, Teruel, Cuenca, Soria, Alacant, Bartzelona, Tarragona, Kordoba, Jaén eta Málaga. Nazioarteari dagokionez, Portugalek eta Frantziak ere izango dute txokoa.

Publiko orokorra eta sektoreko profesionalak

Azokak publiko orokorra eta sektoreko profesionalak erakartzen ditu, eta parekorik ez duten kalitatedun produktu bikainetara sarbidea izateko aukera eskaintzen du. Gainera, ekoizleak beren lurraldearekin eta gizartearekin lotzen dituen proiektu kulturala ere bada. Profesionalei zuzendutako jardueretan 30 erakusketari inguru izango direla baieztatu dute eta, besteak beste, dastaketak, showcookingak, Alderantzizko Misioa eta Open Meeting bilerak egingo dituzte. Hori guztia dela eta, 2024ko Gustoko azokak jatorri autoktonoko produktuak maite dituztenentzako aukera paregabea eskainiko du zalantzarik gabe.