16 AVR. 2024 ‘Ipuin kontalariak auzoz auzo’, irudimenarekin bidaiatzeko liburutegi eta udaltegietan Bilboko auzoak bisitatzeko aukera paregapea eskainiko du apirilaren 18tik 30era bitartean ‘Ipuin kontalariak auzoz auzo’ programaren lehen edizioak. Liburuaren Nazioarteko Eguna izan da egitasmoa martxan jartzeko aitzakia. Zenbait auzotan izango dira inpuin-kontalariak. (Getty Images) Bidaiari ‘Ipuin kontalariak auzoz auzo’ programaren lehen edizioa egingo da Bilboko auzoetako liburutegi eta udaltegietan apirilaren 18tik 30era arte. Bilboko Udalak sustatu du ekimena Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Diseinatutako programak jasotzen duen arabera, hainbat kontu kontalarik haurrei zuzendutako ipuinak interpretatuko dituzte. Saio guztiak euskaraz izango dira, Castañosko liburutegian egingo dena izan ezik, ingelesez izango baita. Zenbait ipuin kontalari Antolatzaileek jakinarazi dutenez, honako tokitan egongo dira ipuin kontalariak: Altamirako udaltegian, Basurtuko liburutegian, Castañosko liburutegian, Uretamendiko udaltegian, Deustuko liburutegian, Masustegiko udaltegian, Irala, Otxarkoaga, Errekalde, Zurbaranbarri eta Ibaialdeko liburutegietan, Olabeagako udaltegian, Begoñako liburutegian, Barrainkuako udaltegian eta Santutxuko Campos plazan.Ipuin kontalariei dagokienez, honako hauek dira aurten parte hartuko dutenak: Joxe Aldasoro, Maite Franko, Nerea Ariznabarreta, Ana Apika, Lur Usabiaga, Maider Alcelay, Izaskun Mujika, Ameli, Sorgina Txirulina, Rakel Imaz, Maren Basterretxea, Uxue Alkorta eta Bego Alabazan. Beraz, apirilaren bigarren hamabostaldian familiek primerako aitzakia izango dute Bilboko auzoak bisitatu eta ezagutzeko eta, bide batez, ongi pasatzeko ipuinen mundu koloretsu eta alaian murgilduta.