bidaiari - bidaia aldizkaria

MusikAuzo, Bilboko auzoetan bisita “musikatuak” egiteko aukera

Bilboko auzoak bisitatzeko aukera paregabea eskaintzen du MusikAuzo ekimenak. Hurbiltzen direnek ez dituzte bisita hutsak egingo, nolabaiteko “txango musikatuak” baizik, tokiko talentua publiko zabalari hurbiltzea baitu helburu ekimenak.

Aurtengo edizioko kartela. (Bilbao.eus)

Bilboko Udalak MusikAuzo ekimenaren edizio berri bat jarriko du abian maiatzaren 16an. Helburua du tokiko talentua publiko zabalari hurbiltzea hiriko hainbat auzotako kale-agertokietatik.

Guztira, 35 kontzertu eta 13 kalejira programatu dira maiatzean eta ekainean, Bilboko 8 barrutietako auzoetan beren talentua erakutsiko duten estilo anitzeko musika eta musikariekin.

MusikAuzok programazioari hasiera emango dion lehen kontzertua maiatzaren 16an, osteguna, izango da, 19:30ean, Errekaldeko Kioskoan, Bizkaia Big Band taldearen eskutik. 20 lagunek osatzen dute taldea, eta hainbat estilotako musika modernoa jotzen dute. Bere errepertorioan swingeko kantu klasikoak ez dira falta, estilo modernoagoekin batera, hala nola Funky, Rock edo baladak eta musika latinoa.

Zerrenda luzea

Ekainaren 30era arte, tokiko beste talde batzuk entzun ahal izango dira. Honako hau da zerrenda luzea: G. G. Project, Bilongo Lt, La Carrocería, Eidabe, Lorelei Green, Baste & Naste, Joshua Edelman & Xabi Arakama, The Hallfnelson, Asier Talanda, Óscar Jareño y El Clan Mestizo, Panpotx, The Binilo 's, Ibai García Blues Project, In Bi Gu, Erraiak, Colajets, Pedro Makay, M & A Swing Machine, Malú Garay, Rumbo Paraíso, Triple Zero Band, Vittersweet, Benetan Be, Amann & The Wayward Sonward, La Basu, Triple Zero Band, Arnau & The Honky Tonk Losers, The One eta Behotsik Orkestrak. Bilboko bizilagunei doako kontzertuak eskainiko dizkiete rock 'n roll, folk, blues, reggae eta erritmo latinoak bezalako estiloak entzuteko

Halaber, 13 kalejira egingo dira maiatzaren 17,18, 24, 25 eta 31n eta ekainaren 15, 22, 23 eta 29an, honako musika banda hauekin: Sugarri Show, la Banda Municipal de Txistularis, Kolpez Blai, Rock'n Brass, Farándula, Orkresta, Cartoon Brass, Fanfarre Guretzat y Bihotz Alai Folklore Taldeko Musikariak.