27 MAI 2024 Ekainaren 1ean zabalduko da Bizkaiko hondartzen denboraldia Ekainaren 1ean zabalduko da eta irailaren 30ean amaituko Bizkaiko hondartzen denboraldia. Zenbait berritasun izango dira aurten, eskainitako zerbitzuetan, webgunean eta BizkaiaUP aplikazioan. Ereagako hondartza. (Monika del Valle | FOKU) Bidaiari Bizkaiko hondartzen denboraldia hasiko da ekainaren 1ean, eta, ohi bezala, irailaren 30ean amaituko da. Berritasun nagusiak dira Bizkaiko Foru Aldundiak egunean jarri dituela hondartzei buruzko informazioa ematen duten web orriaa eta BizkaiaUP aplikazioa, erabiltzeko errazagoak eta funtzionalagoak izan daitezen, eta seinaleztapena hobetu duela lagundutako bainurako gaituta dauden guneetan, zerbitzuaren erabilera errazteko.Nobedade horiek eta beste batzuk aurkeztu dira Zierbenako Arena hondartzan. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak ekitaldian ziurtatu du foru erakundearen helburua dela hondartzak «espazio garbiak, seguruak eta zerbitzu onekoak» izatea. «Hondartzara joaten diren pertsona guztiek goza dezaten eta etxera pozik itzul daitezen, Bizkaian lehen mailako hondartzak ditugula ustez», gaineratu du. Hondartzak inklusiorako guneak izan behar direla esan du: «Inork ez dezala galdu, desgaitasunen bat duelako, hondartzak egun batez gozatzeko aukera. Horregatik, aurten zortzi hondartzatan lagundutako bainu zerbitzua finkatuko da. Eta hobetu egin dugu, erreserba sistema sinpleagoa egin dugu, hala eskatzen duten pertsonek errazago erabil dezaten».Bada, Bizkaiko hondartzen webgune berriak itxura aldatu du, informazioa aurkitzen errazagoa izan dadin begiratu batean. Ildo horretan, eguneratu egin dira hondartzen une bakoitzeko egoerarekin lotuta dauden abisuak, denbora errealeko informazioa eskaintzeko.Gainera, lekuan lekuko datu meteorologikoei buruzko informazioa gehitu da, Euskalmeten eskutik; informazio hori sorosleek urari buruz jasotzen dutenarekin osatuko da. Web berriak hondartzen geolokalizazioari buruzko datu grafikoak eta bilatzaile bat ere eskainiko ditu, hondartza bakoitzera nola iritsi jakitea ahalbidetuko duena.Hondartzen okupazioari buruzko datu kualitatiboak eskura dituenez, kontsultatzen ari den hondartzak bisita kopuru handia erregistratzen badu, webak okupazio txikiagoko hondartza hurbilak ere eskainiko ditu alternatiba moduan. Sistema horrek laguntza gehigarria emango du zein hondartzatara joan erabakitzeko orduan.Lagundutako bainuaBeste alde batetik, weba eta aplikazioa eguneratzearekin batera, aldatu egin da lagundutako bainu zerbitzuaren erabiltzaileak erregistratzeko sistema. Hala, pertsona horiek, plataforma digital horien bidez erregistratzen direnean, ez dute erregistro gehigarririk beharko hondartzara iristen direnean, eta nahikoa izango dute sinadurarekin baliozkotzea lehen erregistroa.Era horretan, tarteko urrats bat kendu da erreserba egiten denetik zerbitzua ematen den unera arteko prozesuan, eta, horrenbestez, zerbitzua errazago tramitatuko da eta arinago emango da hondartzan bertan.Lagundutako bainuari dagokionez, gainera, hobekuntza bat egingo da zerbitzu hori erabiltzaile posibleen artean ezagutarazteko: seinale berria jarriko da zerbitzua emango den hondartzetako sarbide guztietan, bai eta kartel bat ere zerbitzuaren arreta gune bakoitzean, zeinean zerbitzu horri buruzko informazio guztia jasoko baita (ordutegiak, erreserba sistemak, baliabideak).Iaz bezala, lagundutako bainua denboraldiko lau hiletan egongo da erabilgarri Arena, Ereaga, Laidatxu, Plentzia, Gorliz, Bakio, Isuntza eta Arrigorri hondartzetan, 11:00etatik 19:00etara, Eta, sareko erregistroaz gain, erreserbak aurrez aurre ere egin ahal izango dira bainuaren gunean bertan.SorospenaIstripuen Prebentzio, Sorospen eta Laguntzarako Zerbitzua emango duen lantaldea 154 ur soroslek osatuko dute, eta 15 pertsonak egingo dituzte koordinazio lanak. Egunero, zerbitzuan jardungo dute zonako zazpi koordinatzailek, koordinatzaile orokor batek eta 88 soroslek.Hain zuzen, zazpi sorosle izango dira Arenan, bi Areetan, bost Ereagan, lau Arrigunagan, hiru Gorrondatzen, bost Barinatxen, zazpi Arriatera-Atxabiribilen, bi Muriolan, lau Plentzian, sei Gorlizen, bi Armintzan, zazpi Bakion, bi Aritzatxun, bi Laidatxun, bi Toñan, lau San Antonion, sei Laidan, lau Lagan, bi Ean, bi Ogellan, hiru Isuntzan, bost Karraspion eta bi Arrigorrin. Sorosleekin batera, 14 hondartzainek zainduko dute hondartzetako segurtasuna (egunaldi bakoitzeko zortzi).Zerbitzu horretako langileek erabilgarri izango dituzte 13 ontzi, zortzi ur motor, 13 buggy (zortzi elektriko), hiru quad, petrolio gas likidotuko lur orotako lau ibilgailu, 11 turismo (elektriko bat, zortzi hibrido eta gaseko bi), bai eta desfibriladore erdiautomatikoak, glukometroak, pultsu oximetroak, ohatilak eta premia duten pertsonei hondartzetan laguntza emateko behar diren elementu guztiak. Hondartzetan erabiliko den ekipamendua hondartza bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izango da.