30 AOûT 2024 ‘Gure auzoak eszenara’ bisita gidatuak, berriz martxan Bilbon Irailean zehar San Adrian (lehenengo hamabostaldian) eta Begoña (hileko azken bi asteetan) izango dira Bilbo Izan programak antolatzen dituen ‘Gure auzoak eszenara’ bisita gidatu antzeztuen eszenatokiak. Aurtengo kartela. (Bilbo Izan) Bidaiari Bilboko Udalak ‘Gure auzoak eszenara’ ekimena berreskuratuko du irailean “Bilbao Izan” programaren barnean. Bisita gidatu antzeztuak eskainiko dira, berriz ere, hiriko zenbait auzotan. Irailean zehar, honako auzo hauek bihurtuko dira eszenatoki: San Adrian, lehenengo hamabostaldian, eta Begoña, hileko azken bi asteetan. Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute Bilbo Izan webgunean. San Adriango bisitei dagokienez, irailaren 2ko 9:00etatik aurrera, eta Begoñako bisitei dagokienez, irailaren 16ko 9:00etatik aurrera. Bisitek berrikuntza garrantzitsu bat dute edizio honetan, antzerki-izaera nabarmenagoa baitute; izan ere, borondatezko gida batek auzoetako gertaera historikoak, bitxikeriak eta pasadizoak zehaztuko ditu, eta pertsonaia bereizgarriak eta garai hartako jantziak izango dituzte. Bisitek ordubete inguruko iraupena izango dute, eta aukeratutako ibilbideak irisgarriak izango dira; mugikortasun urriko pertsonek ere egin ahal izango dituzte. Bisiten abiapuntua San Adrian parrokiaren atzealdean dagoen plaza izango da eta Begoñako auzora egiten diren bisiten kasuan S.S. Juan XXIII plaza. ErreserbakIzena emateko gutxieneko adina 14 urtekoa da, eta erreserba egiten dutenek izen-abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia eman beharko dituzte. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea jarduera egin ahal izateko, eta erreserbak mugatuak direnez, izena eman duten pertsonei eskatzen zaie bisita gidatura joan ezin badute, erreserbatutako egunean eta orduan, Bilbo Izan webgunearen bidez, «baja ematea», plaza hori beste pertsona batek bete ahal izan dezan.Aire zabaleko jarduera denez, euria egiten badu ez da etengo, baina pixkat aldatu ahal izango da. Egunaren arabera, bisitak gaztelaniaz edo euskaraz eskainiko dira, eta entzutea errazteko, parte-hartzaile bakoitzari irrati-gida bat emango zaio. Hori dela eta, bertaratzen diren pertsonek elkargunera iritsi beharko dute hasiera-ordua baino 15 minutu lehenago; izan ere, irrati-gida emateko, nortasuna egiaztatzen duen agiria eskatuko da. Gainera, bisitatu beharreko auzo bakoitzean, taldeetako batek zeinu-mintzairaren interpretea izango du: San Adrianen kasuan, irailaren 13an izango da, 17:00etan eta Begoñan irailaren 27an, 17:00etan.San Adrian auzoko bisiten kasuan, hauek izango dira topaketa bakoitzaren egunak eta orduak: Irailaren 5ean: 18:30 (euskaraz). Irailaren 6an: 17:00etan eta 19:00etan. Irailaren 7an: 17:00etan eta 19:00etan. Irailaren 11n: 17:00etan eta 19:00etan. Irailaren 12an: 17:00etan eta 19:00etan (euskaraz). Irailaren 13an: 17:00etan eta 19:00etan. Irailaren 14an: 11:00etan eta 13:00etan. Irailaren 15ean: 11:00etan eta 13:00etan.Begoña auzoko bisiten kasuan, topaketa bakoitzaren egunak eta orduak honako hauek izango dira: Irailaren 19an: 18:30 (euskaraz). Irailaren 20an: 17:00etan eta 19:00etan. Irailaren 21ean: 17:00etan eta 19:00etan. Irailaren 22an: 11:00etan eta 13:00etan. Irailaren 26an: 17:00etan eta 19:00etan (euskaraz). Irailaren 27an: 17:00etan eta 19:00etan. Irailaren 28an: 11:00etan eta 13:00etan. Irailaren 29an: 11:00etan eta 13:00etan.