bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

«Vértigo» eta BOS


Otsailak 20

“Vértigo” pelikula izango da ikusgai Arriagn, Bizkaiko Orkestra Sinfonikoak zuzenean eskainitako soinu banda originalarekin lagunduta.

Hitchcocken filmak oraindik ere jendea liluratzen jarraitzen du. Misterioaren mugetatik haratago doan diskurtso bisual eta musikalarekin, gizakiaren gogoaren baitako obsesioak arakatzen ditu James Stewart eta Kim Novaken eskutik.

Ukaezina da musikaren erakargarritasuna; izan ere, zinemako inoizko konposiziorik onenetakoa omen da.