bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan Pasieran

«Food truck»-en jaialdia


Mundu osoko janaria dastatzea gustuko duenarentzat paradisu bat da Amsterdameko Westerpark ezagunean urtero maiatzean egiten den Rolling Kitchens jaialdia. Dozenaka food truck hurbiltzen dira bertara, parkea espezialitate desberdinak eskaintzen dituen jatetxe erraldoi eta merke bihurtuz asteburu batez: janari thailandiarra, mediterraneoa, itsaskiak, Herbehereetako produktu tipikoak, Texaseko barbakoa, koktelak, garagardoa, edari osasuntsuak... Koen VAN WEEL | AFP