bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Atacamako basamortua, babestuta

Santiagotik 500 kilometrora dagoen Copiapo eskualdeko aurtengo loreen ernetze ikusgarria. Sebastian OJEDA | AFP

Gabriel Boricek, Txileko presidenteak, adierazi zuenez, Atacamako basamortuaren hegoaldea, "Desierto florido" (Basamortu loretsua) bezala ezagutzen dena, parke nazional baten bitartez babestuko dute datorren urtearen hasieratik aurrera. Munduko eskualderik idorrena bada ere, zenbait zonaldetako lurra lorez estaltzen da irail-urria partean. Urte euritsuenetan behintzat bai. Adituen arabera, klima-aldaketak lore-basamortu hau gero eta fenomeno ohikoagoa bihurtu du. 

"Hemen, hiru, bost edo hamar urtean behin loratzen dira, klima-baldintzen arabera, 200 landare-espezie baino gehiago, eta, aldi berean, intsektuak eta fauna elikagai bila iristea ahalbidetzen dute. Ezinbestekoa da toki hau erabakitasunez babestea", azaldu zuen Javiera Toro Ondasun Nazionaletako ministroak. Izan ere, aurreko urteetan, hainbat espezie atzeman ziren bertan: huillis (zuritik liliazeora), añañuca (arrosa-zuriak, horiak eta gorriak), nolanak (zuria, zeru-kolorekoa eta urdina), kristariak (lila palidoa), malvillas (zuriak, arrosak eta moreak) eta solanazeoak.