04 NOV. 2022 Munduan pasieran Baleen heriotza Tasmaniako kostaldean Glenn NICHOLLS | AFP Tasmania (Australia) estatuko fauna-zerbitzuak 200 bat kalderoi edo piloto-baleen (Globicephala) gorpuak aurkitu zituen mendebaldeko kostaldean. Australiar sorosleek dozena batzuk besterik ezin izan zituzten salbatu. Duela bi urte hemen hilik agertu ziren espezie bereko 470 balea. Heriotza masibo hauen zergatia aztertzen ari dira.