01 SEPT. 2023 Egin planak Zazpi bekatu nagusiak, Lizarrako Antzinako Musika Astearen haria Irailak 2-10 Gula, lizunkeria, gutizia, haserrea, harrokeria, nagikeria eta inbidia, hau da, zazpi bekatu nagusiak, izango dira irailaren 2tik 10era ospatuko den Lizarrako Antzinako Musikaren 54. astearen (SMADE) haria. “Zazpiak” izenburuarekin, edizio berriak bekatu nagusietan barrena ibilbide musikal bat eskainiko du kontzertuen bidez. Kontzertu sorta azken errezitaldi batekin amaituko da, erredentzioaren ateak sinbolikoki irekiko dituena. Astean zehar -irailaren 2tik 10era- bederatzi kontzertu eskainiko ditu jaialdiak, horietatik zortzi San Migel elizan, eta bestea Santa Klara komentuan. Artefactum taldearen “Gula Plures” emanaldiarekin hasiko da aurtengo edizioa. Proposamenak gularen bekatua du ardatz nagusi, janaria eta edaria trobadore eta juglareen kantuetan sarritan agertzen zirela gogoraraziz.