bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Gereziaren Eguna


Ekainak 9

Urtero bezala, ekainean, uztarekin batera, ‘Gereziaren Eguna’ ospatuko da Milagros herrian. Jakina da Nafarroan gerezi gehien ekoizten dituen herria dela: ia 400.000 kilo urtean.

Postre lehiaketak, azoka, dastaketa, ikastaroak, urrezko gerezia emateko ekitaldia... Osatutako egitaraua anitza da, beti bezala.

Aholku bat festara lehen aldiz doazen bisitarientzat: gerezien artean ‘Pinta’ da barietaterik preziatuena eta kalitate handienekoa. Gogorra, gozoa eta kolore bizikoa da.