bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

“33 paraleloa, bidaia gatazkan zehar”


Irailak 21-Urriak 31

«33 paraleloa misterioarekin lotu ohi da, baina gerrarekin topo egitea dugu errazena». Horixe esan zuten Andoni Lubaki eta Karlos Zurutuza NAIZeko kolaboratzaileek Donostiako Aiete Kultur Etxean ikusgai dagoen “33 paraleloa” erakusketaren aurkezpenean.

“33 paraleloa, bidaia gatazkan zehar” izenburupean gerra bere gordinean aurkituko du bisitariak. «Frontetik aldenduta herritarrek egunerokoan pairatu behar duten errealitatea gailentzen da. «Gatazka ikusten da suntsitutako eskola batean edo erretako tenplu batean edo jendez lepo dagoen ospitale batean».