bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Euskal Herrko 65 elezahar


Toti Toti Martinez de Lezea eta Juan Luis Landaren “Euskal Herriko kondairak” bilduma euskaldunon pentsamolde tradizionalaren sintesi interesgarria da.

Liburuak biltzen dituen 65 elezaharrak Barandiaran maisuaren eta beste aditu batzuen lanarekiko begirune zorrotzetik idatzita daude, Ataungo apaizak euskal alegiazko tradizioaren inguruan egindako ikerketak kontuan hartuz.

Gainera, elezaharrekin batera, balio artistiko handiko beste hainbeste ilustrazio daude. Horrez gain, irakurleak horietako bakoitzaren jatorria aurkitu ahal izateko, liburuak Euskal Herriko mapa bat eskaintzen du, zeinean elezahar bakoitzaren jatorria kokatzen den.

 

Leyendas de Euskal Herria

Toti Martínez de Lezea Juan Luis Landa

Txalaparta, 2021

298 orrialde. Gaztelania