05 NOV. 2021 Egin planak Ehizaren Jardunaldietan, menu bereziak udazkenean urriak 16-azaroak 30 Udazkena iristean, ehizak jende ugari erakartzen du Nafarroako Mendebaldeko Pirinioetara. Baina lerro hauetan ez gara ehiza zaleez ari, baizik eta oturuntza gustagarriak gogoko dituztenez, hitzordu egokia baita haientzat Ehizaren Jardunaldi Gastronomikoak. Baztango, Malerrekako, Bortzirietako, Bertizaranako eta Xaretako herriek menu bereziak eskaintzen dituzte.