03 DéC. 2021 Egin planak Durangoko Azokako Ahotsenean, 50 kontzertu Ahotsenean Abenduak 4-8 Guztira, 50 kontzertu -egun bakoitzeko hamar emanaldi- eskainiko ditu Durangoko Azokako Ahotsenea guneak. Plateruenan. Denak doan izango dira, 11.00etatik 22.00etara, baina beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, edukiera bete arte. Aurreko edizioetan bezalaxe, talde hasiberriekin tartekatuko dira ibilbide luzeko musikariak. Jakina, hainbat musika estilo izango dira: pop, rock, folk, hip-hop, trikitixa, funk, reggatoia, flamenkoa, bakarlariak. Hori bai, hasiberriek zein talde ezagunek ordu erdiko tartea izango dute eta zuzeneko guztiak streaming bidez eskainiko dira Azokaren webgunean. Honako hau da iragarritako egitaraua: Lehen egunean -Abenduak 4- Bulego, Eneritz Furyak, Habia, Serge, Kaserna, Katez, Rolan Garces & Bandatze, Anita Parker, Addar eta Anari arituko dira. Abenduaren 5ean, berriz, Diabolo Kiwi, Lur Jota, Larrealde Trikitilariak, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Fufu, Kai Nakai, Sueder eta Lotura. Biharamunean, Trigger, Jabi Patxon & Kofradia Beltza, Bixente Martinez, Hibai, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bengo, McOnak, Etxekalte + Habi, Iheskide eta Jiel. 7an, Ekiñe, Konpost, Esanezin, Willis Drummond, Vinilo Ridin' Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia. Eta, azkenik, 8an, S.A.D., Birkit, Astoturfer, Nahiak Nahi, Liher, Klak!son, Giante, Madeleine, Screamers and Sinners eta Errietan arituko dira.