bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Korrika “HitzEkin” lelopean: Amurrio-Donostia


Martxoak 31-Apirilak 10

“HitzEkin” lelopean abiatuko da Korrika martxoaren 31n Amurriotik eta, 11 egunez Euskal Herria igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Aurten, gainera, Korrikaren aplikazioak hainbat berrikuntza dakartza: bilatzaile hobetua eta estaldura arazoak ekiditeko sistema berria, kasu.

Osagarri moduan, ibilbide osoa herrika eta eskualdeka ere badago ikusgai Korrikako webgunean.

Añorgatik sartuko da Korrika Donostiara azken egunean. Mezuaren irakurketa eta jai handia 12.30etan hasiko dira Bulebarren.